2019/01/31

Urtarrilaren 23an, Leioako kulturreko auditoriumean, Udaleko sentsibilizazio jardunaldiak ospatu ziren. Bertara Betiko ikasleak gerturatu ziren.


Hiru hizlari egon ziren eta jorratutako gaiak honako hauek izan ziren; Bilboko Udaletxetik intermodalitatea zer den eta zer onura dituen, Leioako Udaletxetik bidegorri eta autobus ibilbide berrien inguruko solasaldia eta azkenik eskolara txirrindulaz doazen ikasle batzuen esperientzia intermodala.