DBH 3. mailako ikasleak Bird Centerren egon dira. Bertan, Urdaibaiko ekosistemak identifikatu ondoren, aurki daitezkeen hegaztiak ezagutu dituzte eta haietako batzuk ikusteko aukera ere izan dute. Horrela, unitateko proiektuari bultzada handia emanez.
OSTADAR TXOKOA
2024/11/19
2024/11/04
LH 2. mailakoak Urdaibaien
LH 2. mailako ikasleak urriaren 18an Urdaibaira joan ziren Ekoetxean biodibertsitatearen inguruko tailerra jasotzera. Mundakako hondartzan egon ziren eta bertan izaki bizidun desberdinak ikusteko aukera izan zuten.
HIT (Udalerriko ikasleen topaketa)
Aurtengo Mugikortasunaren Astean, udalerriko ikasleekin topaketan (HIT-en), irailaren 16an, Leioako zortzi ikastetxetako 300 ikasle inguruk, jolas hezitzailearen dinamikarekin eta sentsibilizazio-kanpainaren helburuarekin bat etorriz, jolasarekiko, osasunarekiko, espazio publikoarekiko… dituzten eskubideei buruzko ideiak eta ekarpenak kontrastatzeko aukera izan zuten. Animo Betiko!
Ekoordezkariak
Gure ordezkariak lanean hasi dira, ideia berriekin eta gogotsu lan egiteko Naturaren eta gizakiaren alde.
2024/05/24
Bigarren eskuko erropen azoka solidarioa
Azoka aurrera eramatea lagundu duzuenoi, ESKERRIK ASKO! Zuen lanari esker diru partidatsua lortu dugu.
2023/09/26
Haurren ibiltarien topaketa
2022/10/27
Hondakinen kudeaketa
Hondakinen kudeaketaz kargutzeko, osteguneko jolastorduetan ikasleek zaborren bilketa eta sailkapena egiten ari dira. Animo neska-mutilak!!
2022/09/29
Bertako produktuak
LH 5. mailako ikasleak Bizarrak frutadendara joan dira bertako produktuen dastaketa egitera eta denda txikien aldeko jarrera erakustera.
Betiko ikastolak proiektu honekin bat egiten du eta Km 0. filosofia jarraituz gure sukaldean inguruko produktuak eta denda txikietan erositakoak kontsumitzen ditugu.
2022/06/23
Azoka solidariotik Bihotz elkartera
Maiatzaren 11 eta 12an, ekoordezkariek Ikastolako lagunek erabiltzen ez dituzten gauzekin( jolasak, mahai jokuak, arropa,...) azoka solidario bat antolatu zuten. Euren helburua, animaliak babesten duen elkarteari ematea izan zen eta ekainaren 20an hori egin zuten.
Bihotzetik elkartearekin harremanetan jarri, eta harrera etxeetan dauden txakur batzuk ezagutzeko aukera izan zuten.
ESKERRIK ASKO DENORI !
2022/06/01
2022/05/26
Bizkaiganera joaten
Atzo LH 5. mailako ikasleak Bizkaiganeko kooperatiban, Errigoitin, egon ziren gazta ekologikoaren prozesua nola egiten den ikusten.