2021/05/13

Udal foroa

 Gaur  Ikastolako ekoordezkariak beste ikastetxe batzuekin batera, Artatza jauregira gerturatu dira udal foroan parte hartzeko. Bertan alkatearekin hitz egin dute eta diagnostikoan izandako emaitzak komunikatu eta proposamenak egin dizkiote. Aurten Leioako parkeak osasungarriak diren aztertu dute. Lau arlo izan dituzte kontutan diagnostikoa egiteko: Mugikortasuna eta irisgarritasuna, elkartzeko guneak eta egoteko lekua, jolasa eta ariketa fisikoa eta jasangarritasuna.





Ihes gelak

 Garapen Iraunkorreko Helburuak ezagutzeko asmoz LH 4, 5, eta 6. mailako ikasleek escape room-a egin zuten. Izan ere, pista multzo batzuen bidez iraunkortasunarekin lotutako balioak sustatu egin zituzten.

  •  Lurra eta bizitza bere aniztasun osoan errespetatzea
  • Gizarte demokratikoak bidezkoak, partehartzaileak, iraunkorrak eta baketsuak eraikitzea.
  • Gure planeta oraingo eta etorkizuneko belaunaldientzat gordetzea.
  • Genero-berdintasuna  eta berdintasuna





2021/05/06

Plastikorik ez!

 Maiatzaren 4an LH2. mailako ikasleak Sopelako hondartzan egon ziren. Surf ikastaro bat egin ostean, Peñatxuriko surf eskolakoek itsasoa eta hondartzak garbi mantentzearen garrantziaz hitz egin zieten. Gizakion plastikoaren erabilerak animaliengan eta uretan duen eraginaz asko ikasi zuten. Ondoren mikroplastikoak bilatzen ibili ziren.








LH 4. mailako ikasleak ere mikroplastikoen bila aritu ziren. Animo neska-mutil!