2023/09/26

Haurren ibiltarien topaketa

 Irailaren 16tik 22ra Europako Mugikortasunaren Astea ospatu genuen eta XIX. Oinezkoen Pausora Ibilaldia eta Haur Ibiltarien topaketa(HIT) antolatu ziren LH 4. mailako ikasleekin eta MUHABEko ikastolako ordezkariekin.

Aurten helburua haurrek eta familiek eskolara oinez joatea onuragarria, irisgarria eta garrantzitsua dela ohartaraztea da, eta ahal bada, bidea helduen laguntzarik gabe eta lagunekin batera egitea.








2022/11/03

Proiektuko irteera

 DBH 3. mailako ikasleak Bird Centerren egon dira. Bertan, Urdaibaiko ekosistemak identifikatu ondoren, aurki daitezkeen hegaztiak ezgutu dituzte eta haietako batzuk ikusteko aukera ere izan dute. Horrela, unitateko proiektuari bultzada handia emanez.








2022/10/27

Hondakinen kudeaketa

 

Hondakinen kudeaketaz kargutzeko, osteguneko jolastorduetan ikasleek zaborren bilketa eta sailkapena egiten ari dira. Animo neska-mutilak!!






2022/09/29

Bertako produktuak





LH 5. mailako ikasleak Bizarrak frutadendara joan dira bertako produktuen dastaketa egitera eta denda txikien aldeko jarrera erakustera.

Betiko ikastolak proiektu honekin  bat egiten du eta Km 0. filosofia jarraituz gure sukaldean inguruko produktuak eta denda txikietan erositakoak kontsumitzen ditugu.








2022/06/23

Azoka solidariotik Bihotz elkartera

 Maiatzaren 11 eta 12an, ekoordezkariek Ikastolako lagunek erabiltzen ez dituzten gauzekin( jolasak, mahai jokuak, arropa,...)  azoka solidario bat antolatu zuten. Euren helburua, animaliak babesten duen elkarteari ematea izan zen eta  ekainaren 20an hori egin zuten.

Bihotzetik elkartearekin harremanetan jarri, eta harrera etxeetan dauden txakur batzuk ezagutzeko aukera izan zuten.      

ESKERRIK ASKO DENORI !













2022/06/01

 

Gaur Mugikortasun Haurren Behatokian (Muhabe) parte hartzen duten Ikastolako ikasleek (bidebehatzaileek), Bizibideak proiektuaren talde motorrarekin eta udalarekin bilera izan dute. Bertan, lan egiten dute ikastolara joateko dauden bideak hobetzeko, seguruak izateko  eta ezagutarazteko. 





2022/05/26

Bizkaiganera joaten


 Atzo LH 5. mailako ikasleak Bizkaiganeko kooperatiban, Errigoitin, egon ziren gazta ekologikoaren prozesua nola egiten den ikusten.







2022/03/24

Azoka solidarioa

 
Atzo, LH6. mailako ikasleek, Sahararen aldeko Azoka Solidarioa antolatu zuten. Bertan, ikastolako umeek ekarritako jostailuak eta jolasak saldu zituzten. Etxetik ekarritako janaria ere prestatu eta saldu zuten.

Lortutako diruarekin Saharako umeei eskola- materiala erosiko diete.





2022/03/06

Aurkezpenak

 Osasun egoera hobetu denez gure ekoordezkariak gelaz gela (LH 3 eta LH4)joaten hasi dira ikastolako kideei gogoratzeko Lur planeta bat dugula eta elkar zaindu behar dugula Garapen Iraunkorreko Helburuak ardatza izanik.