2019/09/22
II. HAUR IBILTARIEN TOPAKETA
Ostiralean, irailak 20, Betiko ikastolako ikasleak Udalak antolatutako II. Haur ibiltarien topaketara hurbildu ziren. Bertan, ekintza desberdinak egiteko aukera izan zuten.
II. HAUR IBILTARIEN TOPAKETA
2019/05/26
Ikastolako baratza
Maiatzaren 25ean Ikastolako jaia ospatu genuen, eta ekintzen artean, ortua lantzen dabiltzan ikasleen artean, merkatu txiki bat jarri zuten sasoizko barazkiekin.
Maiatzeko sagar lorea, hutsa baino hobea
Udal foroa
Maiatzaren 16an Ikastolako ekoordezkariak bete ikastetxe batzuekin batera, udaletxera gertaratu ziren udal foroan parte hartzeko.
Aurten Leioako intermodalitatearen diagnostikoa egin ondoren, udalara joan dira emaitzak komunikatzera eta eskaerak egitera.
Beti Betiko Garbi taldea
2019/04/08
Azterkosta erakusketa
2019/04/04
Bengola Natur Energia interpretazio zentroaren bisitaldia
Ikastolako DBH 3. mailako ikasleak Bengola Natur Energia interpretazio zentroan egon dira. Bertan energia berriztagarrien ekoizpenaz lantzeaz aparte, energia garbien erabilera iraganean ikusten da, errota eta burdinolen funtzionamenduarekin hain zuzen.
Bazkaldu eta gero, Lea bailaratik ibilbide zoragarri bat egiteko, Munitibar Aulesti, eta naturaz gozatzeko aukera izan zuten.
2019/03/07
Okela ekologikoa eta garaiko marrubiak gure menuan!
Osagai naturalez elikatutako txahalen okela sartu dugu gure dietan.
Izan ere, txahalek errapea uzterakoan, 7 edo 8 hilabete belardietan igarotzen dute elikatzen. Ondoren, hiru hilabetetan zereal ekologikoarekin ( garagar, olo, arto, gari, ilar...) eta baserriko barazkiekin ( kalabaza, aza...) elikatzen dira.

2019/02/24
Sensibilizazio kanpaina
Otsailean Betiko ikastolako ordezkariek gela guztietatik pasatu dira A21eko helburu nagusiak gogorarazteko, gelako konpromisoak hartzeko eta aurtengo gaia aurkezteko: Kutsadura akustikoa.
Betiko moduan gure ikasleek proposatutako aurkezpenetan eta jokuetan adi, pozik eta umoretsu parte hartu dute.
Betiko moduan gure ikasleek proposatutako aurkezpenetan eta jokuetan adi, pozik eta umoretsu parte hartu dute.
NATURA ZAINDU DEZAGUN !!
2019/01/31
Urtarrilaren 23an, Leioako kulturreko auditoriumean, Udaleko sentsibilizazio jardunaldiak ospatu ziren. Bertara Betiko ikasleak gerturatu ziren.
Hiru hizlari egon ziren eta jorratutako gaiak honako hauek izan ziren; Bilboko Udaletxetik intermodalitatea zer den eta zer onura dituen, Leioako Udaletxetik bidegorri eta autobus ibilbide berrien inguruko solasaldia eta azkenik eskolara txirrindulaz doazen ikasle batzuen esperientzia intermodala.

2019/01/20
Suscribirse a:
Entradas (Atom)