Hondakinen kudeaketaz kargutzeko, osteguneko jolastorduetan ikasleek zaborren bilketa eta sailkapena egiten ari dira. Animo neska-mutilak!!
Hondakinen kudeaketaz kargutzeko, osteguneko jolastorduetan ikasleek zaborren bilketa eta sailkapena egiten ari dira. Animo neska-mutilak!!
Betiko ikastolak proiektu honekin bat egiten du eta Km 0. filosofia jarraituz gure sukaldean inguruko produktuak eta denda txikietan erositakoak kontsumitzen ditugu.
Maiatzaren 11 eta 12an, ekoordezkariek Ikastolako lagunek erabiltzen ez dituzten gauzekin( jolasak, mahai jokuak, arropa,...) azoka solidario bat antolatu zuten. Euren helburua, animaliak babesten duen elkarteari ematea izan zen eta ekainaren 20an hori egin zuten.
Bihotzetik elkartearekin harremanetan jarri, eta harrera etxeetan dauden txakur batzuk ezagutzeko aukera izan zuten.
ESKERRIK ASKO DENORI !
Atzo LH 5. mailako ikasleak Bizkaiganeko kooperatiban, Errigoitin, egon ziren gazta ekologikoaren prozesua nola egiten den ikusten.
Osasun egoera hobetu denez gure ekoordezkariak gelaz gela (LH 3 eta LH4)joaten hasi dira ikastolako kideei gogoratzeko Lur planeta bat dugula eta elkar zaindu behar dugula Garapen Iraunkorreko Helburuak ardatza izanik.