2022/06/23

Azoka solidariotik Bihotz elkartera

 Maiatzaren 11 eta 12an, ekoordezkariek Ikastolako lagunek erabiltzen ez dituzten gauzekin( jolasak, mahai jokuak, arropa,...)  azoka solidario bat antolatu zuten. Euren helburua, animaliak babesten duen elkarteari ematea izan zen eta  ekainaren 20an hori egin zuten.

Bihotzetik elkartearekin harremanetan jarri, eta harrera etxeetan dauden txakur batzuk ezagutzeko aukera izan zuten.      

ESKERRIK ASKO DENORI !













2022/06/01

 

Gaur Mugikortasun Haurren Behatokian (Muhabe) parte hartzen duten Ikastolako ikasleek (bidebehatzaileek), Bizibideak proiektuaren talde motorrarekin eta udalarekin bilera izan dute. Bertan, lan egiten dute ikastolara joateko dauden bideak hobetzeko, seguruak izateko  eta ezagutarazteko.