2025/06/11


 Gaur ikastolan, bisita oso berezia izan dugu: bi txakur zoragarri, Puky eta Filomena.

Azoka Solidarioan parte hartu zuten guztiei eskerrak ematera etorri dira. Ekimen hartan jasotako diru-laguntzari esker, eurek eta beraien lagunak hobeto biziko dira.




2025/05/15

Bigarren eskuko erropen azoka solidarioa

 Eskerrik beroenak denoi Azoka Solidarioan parte hartu izanagatik: gurasoei, ikasleei eta laguntzaile guztiei! Giro aparta sortu zen, eta zuen ekarpenari esker, helburu polit bat lortu dugu: elkartasuna biziberritzea eta elkarri laguntzea.

Poz handiz jakinarazten dizuegu lortutako dirua Bihotzetik Elkarteari emango diogula. Haiek egiten duten lan bikaina babestea izan da gure helburua hasieratik, eta zuen parte-hartzeari esker posible izan da!

Eskerrik asko berriz ere, bihotzez! Hurrengora arte! 









2025/04/28

Azoka solidarioa



Martxoaren 28an, LH6. mailako ikasleek Sahararen aldeko Azoka Solidarioa antolatu zuten. Bertan, ikastolako ikasleek etxetik ekarritako jostailuak eta jolasak salgai jarri zituzten. Horrez gain, etxean prestatutako janaria ere saldu zuten.

Bildutako dirua Saharako umeentzako eskola-materiala erosteko erabiliko da.




2025/02/12

Udalarekin lanean

 Otsaialaren 11an ekoordazkariek  herritar laborategian I. topaketa egin zuten, ikastetxe guztiek gaiaren diagnostikoa amankomunean lantzeko eta erabakitzeko.






 Gure ekoordezkariak gelaz gela joaten hasi dira ikastolako kideei gogoratzeko Lur planeta bat dugula eta elkar zaindu behar dugula Garapen Iraunkorreko Helburuak ardatza izanik.