2021/05/13

Udal foroa

 Gaur  Ikastolako ekoordezkariak beste ikastetxe batzuekin batera, Artatza jauregira gerturatu dira udal foroan parte hartzeko. Bertan alkatearekin hitz egin dute eta diagnostikoan izandako emaitzak komunikatu eta proposamenak egin dizkiote. Aurten Leioako parkeak osasungarriak diren aztertu dute. Lau arlo izan dituzte kontutan diagnostikoa egiteko: Mugikortasuna eta irisgarritasuna, elkartzeko guneak eta egoteko lekua, jolasa eta ariketa fisikoa eta jasangarritasuna.





Ihes gelak

 Garapen Iraunkorreko Helburuak ezagutzeko asmoz LH 4, 5, eta 6. mailako ikasleek escape room-a egin zuten. Izan ere, pista multzo batzuen bidez iraunkortasunarekin lotutako balioak sustatu egin zituzten.

  •  Lurra eta bizitza bere aniztasun osoan errespetatzea
  • Gizarte demokratikoak bidezkoak, partehartzaileak, iraunkorrak eta baketsuak eraikitzea.
  • Gure planeta oraingo eta etorkizuneko belaunaldientzat gordetzea.
  • Genero-berdintasuna  eta berdintasuna





2021/05/06

Plastikorik ez!

 Maiatzaren 4an LH2. mailako ikasleak Sopelako hondartzan egon ziren. Surf ikastaro bat egin ostean, Peñatxuriko surf eskolakoek itsasoa eta hondartzak garbi mantentzearen garrantziaz hitz egin zieten. Gizakion plastikoaren erabilerak animaliengan eta uretan duen eraginaz asko ikasi zuten. Ondoren mikroplastikoak bilatzen ibili ziren.








LH 4. mailako ikasleak ere mikroplastikoen bila aritu ziren. Animo neska-mutil!



2021/01/30



Erronka baten aurrean Betiko ikastolako ikasleak indartu egiten dira, eta lanean hasi dira....... 

Hego Afrikako Apartheid



2020/02/27

Udal diagnostikoa


       Udalerriko parkeak diagnostikatzeko asmoz, gure ikasleak beste ikastetxe batzuekin bildu dira . Diagnostikoa egin ondoren, Udaleko forora joango dira euren proposamenak alkateari adierazteko.


Aurkezpenak


Ekoordezkariek Ikastolako ikasleei  plastikoen kaltei buruz hitz egin diete, hondakin plastikoak murrizteko konzientzia har dezaten.


ERABILERA MURRIZTU, KUTSADURA GUTXITU!











2019/09/22

II. HAUR IBILTARIEN TOPAKETA



Ostiralean, irailak 20,  Betiko ikastolako ikasleak Udalak antolatutako II. Haur ibiltarien topaketara hurbildu ziren. Bertan, ekintza desberdinak egiteko  aukera izan zuten.






                            II. HAUR IBILTARIEN TOPAKETA

2019/05/26

Ikastolako baratza

Maiatzaren 25ean Ikastolako jaia ospatu genuen, eta ekintzen artean,  ortua lantzen dabiltzan ikasleen artean, merkatu txiki bat jarri zuten sasoizko barazkiekin.

Maiatzeko sagar lorea, hutsa baino hobea 



Udal foroa


Maiatzaren 16an Ikastolako ekoordezkariak bete ikastetxe batzuekin batera, udaletxera gertaratu ziren udal foroan parte hartzeko.
Aurten Leioako intermodalitatearen diagnostikoa egin ondoren, udalara joan dira emaitzak komunikatzera eta eskaerak egitera.




Beti Betiko Garbi taldea





Seigarren mailako ikasle batzuek Beti Betiko Garbi taldea sortu dute. Astean behin zaborra batzeaz gain, zabor poteak egiten ari dira.
 Animo kuadrilla!!


2019/04/08

Azterkosta erakusketa





Itsasoaren sekretuak, bizitza eta garrantzia ezagutzeko aukera izan dugu matxoaren 26tik apirilaren 9ra.





2019/04/04

Bengola Natur Energia interpretazio zentroaren bisitaldia


Ikastolako DBH 3. mailako ikasleak Bengola Natur  Energia interpretazio zentroan egon dira. Bertan energia berriztagarrien ekoizpenaz lantzeaz aparte, energia garbien erabilera iraganean ikusten da, errota eta burdinolen funtzionamenduarekin hain zuzen.
Bazkaldu eta gero, Lea bailaratik ibilbide zoragarri bat egiteko, Munitibar Aulesti, eta  naturaz gozatzeko aukera izan zuten.






2019/03/07

Okela ekologikoa eta garaiko marrubiak gure menuan!

Osagai naturalez elikatutako txahalen okela sartu dugu gure dietan.
Izan ere, txahalek errapea uzterakoan, 7 edo 8 hilabete belardietan   igarotzen dute elikatzen. Ondoren, hiru hilabetetan zereal ekologikoarekin ( garagar, olo, arto, gari, ilar...) eta baserriko barazkiekin (  kalabaza, aza...) elikatzen dira.