Atzo LH 5. mailako ikasleak Bizkaiganeko kooperatiban, Errigoitin, egon ziren gazta ekologikoaren prozesua nola egiten den ikusten.
2022/05/26
2022/05/11
2021/11/18
Proiektuarekin lotutako irteera
DBH 3. mailako ikasleak Bird Centerren egon dira. Bertan, Urdaibaiko ekosistemak identifikatu ondoren, aurki daitezkeen hegaztiak ezagutu dituzte eta haietako batzuk ikusteko aukera ere izan dute. Horrela, unitateko proiektuari bultzada handia emanez.
2021/06/09
LH 6.mailako ikasleak itsaspeko bizitzaren alde !!
2021/05/13
Udal foroa
Gaur Ikastolako ekoordezkariak beste ikastetxe batzuekin batera, Artatza jauregira gerturatu dira udal foroan parte hartzeko. Bertan alkatearekin hitz egin dute eta diagnostikoan izandako emaitzak komunikatu eta proposamenak egin dizkiote. Aurten Leioako parkeak osasungarriak diren aztertu dute. Lau arlo izan dituzte kontutan diagnostikoa egiteko: Mugikortasuna eta irisgarritasuna, elkartzeko guneak eta egoteko lekua, jolasa eta ariketa fisikoa eta jasangarritasuna.
Ihes gelak
Garapen Iraunkorreko Helburuak ezagutzeko asmoz LH 4, 5, eta 6. mailako ikasleek escape room-a egin zuten. Izan ere, pista multzo batzuen bidez iraunkortasunarekin lotutako balioak sustatu egin zituzten.
- Lurra eta bizitza bere aniztasun osoan errespetatzea
- Gizarte demokratikoak bidezkoak, partehartzaileak, iraunkorrak eta baketsuak eraikitzea.
- Gure planeta oraingo eta etorkizuneko belaunaldientzat gordetzea.
- Genero-berdintasuna eta berdintasuna
2021/05/06
Plastikorik ez!
Maiatzaren 4an LH2. mailako ikasleak Sopelako hondartzan egon ziren. Surf ikastaro bat egin ostean, Peñatxuriko surf eskolakoek itsasoa eta hondartzak garbi mantentzearen garrantziaz hitz egin zieten. Gizakion plastikoaren erabilerak animaliengan eta uretan duen eraginaz asko ikasi zuten. Ondoren mikroplastikoak bilatzen ibili ziren.
LH 4. mailako ikasleak ere mikroplastikoen bila aritu ziren. Animo neska-mutil!
2020/02/27
Udal diagnostikoa
Udalerriko parkeak diagnostikatzeko asmoz, gure ikasleak beste ikastetxe batzuekin bildu dira . Diagnostikoa egin ondoren, Udaleko forora joango dira euren proposamenak alkateari adierazteko.
Aurkezpenak
2019/09/22
II. HAUR IBILTARIEN TOPAKETA

Ostiralean, irailak 20, Betiko ikastolako ikasleak Udalak antolatutako II. Haur ibiltarien topaketara hurbildu ziren. Bertan, ekintza desberdinak egiteko aukera izan zuten.
II. HAUR IBILTARIEN TOPAKETA
2019/05/26
Ikastolako baratza
Maiatzaren 25ean Ikastolako jaia ospatu genuen, eta ekintzen artean, ortua lantzen dabiltzan ikasleen artean, merkatu txiki bat jarri zuten sasoizko barazkiekin.
Maiatzeko sagar lorea, hutsa baino hobea
Udal foroa
Maiatzaren 16an Ikastolako ekoordezkariak bete ikastetxe batzuekin batera, udaletxera gertaratu ziren udal foroan parte hartzeko.
Aurten Leioako intermodalitatearen diagnostikoa egin ondoren, udalara joan dira emaitzak komunikatzera eta eskaerak egitera.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)












































