2019/05/26

Ikastolako baratza

Maiatzaren 25ean Ikastolako jaia ospatu genuen, eta ekintzen artean,  ortua lantzen dabiltzan ikasleen artean, merkatu txiki bat jarri zuten sasoizko barazkiekin.

Maiatzeko sagar lorea, hutsa baino hobea 



Udal foroa


Maiatzaren 16an Ikastolako ekoordezkariak bete ikastetxe batzuekin batera, udaletxera gertaratu ziren udal foroan parte hartzeko.
Aurten Leioako intermodalitatearen diagnostikoa egin ondoren, udalara joan dira emaitzak komunikatzera eta eskaerak egitera.




Beti Betiko Garbi taldea





Seigarren mailako ikasle batzuek Beti Betiko Garbi taldea sortu dute. Astean behin zaborra batzeaz gain, zabor poteak egiten ari dira.
 Animo kuadrilla!!


2019/04/08

Azterkosta erakusketa





Itsasoaren sekretuak, bizitza eta garrantzia ezagutzeko aukera izan dugu matxoaren 26tik apirilaren 9ra.





2019/04/04

Bengola Natur Energia interpretazio zentroaren bisitaldia


Ikastolako DBH 3. mailako ikasleak Bengola Natur  Energia interpretazio zentroan egon dira. Bertan energia berriztagarrien ekoizpenaz lantzeaz aparte, energia garbien erabilera iraganean ikusten da, errota eta burdinolen funtzionamenduarekin hain zuzen.
Bazkaldu eta gero, Lea bailaratik ibilbide zoragarri bat egiteko, Munitibar Aulesti, eta  naturaz gozatzeko aukera izan zuten.






2019/03/07

Okela ekologikoa eta garaiko marrubiak gure menuan!

Osagai naturalez elikatutako txahalen okela sartu dugu gure dietan.
Izan ere, txahalek errapea uzterakoan, 7 edo 8 hilabete belardietan   igarotzen dute elikatzen. Ondoren, hiru hilabetetan zereal ekologikoarekin ( garagar, olo, arto, gari, ilar...) eta baserriko barazkiekin (  kalabaza, aza...) elikatzen dira.




2019/02/24

Sensibilizazio kanpaina

Otsailean Betiko ikastolako ordezkariek gela guztietatik pasatu dira A21eko helburu nagusiak gogorarazteko, gelako konpromisoak hartzeko eta aurtengo gaia aurkezteko: Kutsadura akustikoa.
 Betiko moduan gure ikasleek proposatutako aurkezpenetan eta jokuetan  adi, pozik eta umoretsu parte hartu dute.
NATURA ZAINDU DEZAGUN !!








2019/01/31

Urtarrilaren 23an, Leioako kulturreko auditoriumean, Udaleko sentsibilizazio jardunaldiak ospatu ziren. Bertara Betiko ikasleak gerturatu ziren.


Hiru hizlari egon ziren eta jorratutako gaiak honako hauek izan ziren; Bilboko Udaletxetik intermodalitatea zer den eta zer onura dituen, Leioako Udaletxetik bidegorri eta autobus ibilbide berrien inguruko solasaldia eta azkenik eskolara txirrindulaz doazen ikasle batzuen esperientzia intermodala.







2018/11/29

Ikastolara lagunekaz


Zuen seme-alabak gonbidatuta daude "Bizibideak" esperientzian parte hartzera. Udal ekimen honek ikastola oinez etortzera bultatzen du.


2018/11/04

Elikadura jasangarria eta osasuntsuaren alde!

Ikastolan aurten lacturaleko yogurtak jaten hasi gara. Yogurt hauek ekoizpen integratuan oinarritzen dira.
Ekoizpen sistema hau, ahalik eta gehien,  arauketa naturaleko baliabideetaz eta mekanismoetaz baliatzen da. Horrela, epe luzera, nekazaritza bidegarria eta iraunkorra ziurtatzen du.
Metodo biologiko, laborantza teknika eta prozesu kimiko egokienak aukeratzen dira, ongarri eta pestiziden erabilera gutxitzeko eta ingurumenaren, errentagarritasunaren eta gizarte-eskarien arteko oreka lortzeko.

Bestalde, porruen garaia dela aprobetxatuz,  Leioako porruak heldu zaizkigu     🐾         🐾          🐾          🐾                🐾   

2018/05/29

Baso adoragabearen antzerkia


Gaur ekoordezkariek LH 1. mailakoei antzerkia egin diete. Antzezlanetan aritu direnak zein ikusleak itzel pasatu dira.
Bestalde, Naturaren zaintzaileak direla ohartarazi diete.


2018/05/18

Jantokiko menua




Aurten Betikon, Euskal Herriko olioa erabiltzen hasi gara, herrigorakoa hain zuzen ere. Oliba-olio birjina estra  osasunarentzat bikaina izateaz gain, Nafarroako hegoaldeko euskarari bultxadatxoa ematen diogu.

2018/04/26

Udal diagnostikoa

Apirilaren 20an, ikastolara oinez etortzen diren ikasleak eta ekoordezkariak, egunero egiten dituzten ibilbideak aztertzera joan ziren. Segurtasun guztiak betetzeaz aparte, konpontzeko edo zuzentzeko dauden lanak apuntatu zituzten. Izan ere,  laster udaletxearen zinegotziarekin egoteko aukera izango dute eta euren kexkak helaraziko dizkiote.









2018/02/08

Konpromisoak hartzen!

Ekoordezkariak   elikadura osasuntsua eta jasangarria, klima aldaketaren aurrean duen eraginari buruz hitz egitera HH eta LHra  joan dira.