2017/12/14

EUSKARAREN EGUNA



Euskararen egunean, euskara eta Euskal kultura sustatzeko , eta elikadura osasuntsuari garrantzia emateko DBH-ko ikasleek eureek egindako taloa dastatzeko aukera izan zuten. Aldi berean horma irudi apartak egin zituzten!!!



















2017/11/16

Gora gure energia!

Betiko Ikastolako LH-ko 2., 3., eta 4.mailako ikasleek "Gora gure energia" programan parte hartu dute.
Energia-iturri berriztagarrien inguruan eta baliabide naturalen erabilera eraginkorraren inguruan hezteko eta sensibilizatzeko programa bat da.




Local and seasonal products

DBH 3 students have been working on a Project called Aramaio Baserri Barria. The aim of this project is to employ local farmers providing local people with local products. Students have learnt the importance of consuming local and seasonal products obtained thanks to the organic agriculture.










2017/06/14

Elikadura osasuntsuaren tailerra DBH-n


Nerabezaroa garapen fisiko, kognitibo eta sozialaren aroa da. Haurtzaroko hazkuntza fisikoaren ondoren, nerabezaroaren hazkuntza azeleratua dator. Eta horrek, behar nutrizionalak egokitzea dakar. Beraz, tailer honen helburu nagusietariko bat, DBH 1. mailako ikasleei zein DBH 2. mailakoei nutrizio-heziketa bat jakinaraztea da.

Nerabeek independienteak izan nahi dute, izan ere, gurasoek ematen dieten arauei kasu gutxi egiten diete eta jatorduetan hori  ere antzematen da. Horrez gain, gorputzaren aldaketak ikustean askotan deseroso sentitzen dira.
Horri, gaur egun modan dauden esteriotipoak gehitzen badizkiogu , esatebaterako,modeloen argaltasuna, adin horretako elikadura ez da orekatua.
Kontuan izan behar da nerabeak gauza berriak probatzeko garaian daudela eta aukera paregabea da nutrizio heziketa eta ohitura osasuntsuak sustatzeko.


2017/06/01

Itsasoko kutsadura




LHko 4. mailan, Animalien ugalketari buruzko gaia dela eta ikastolako guraso eta EHUko ikerlaria den Amaia Orbea gonbidatu genuen. Kutsadurak itsasoko animaliengan duen eraginaren inguruko hitzaldia eman zuen









2017/05/23

HH 5 urte


Txitxirioa eta indaba gorriak erein dituzte gure neska-mutilek!!

🌱🌱🌱🌱🌱🌱🌱

🌱🌱🌱🌱🌱🌱🌱🌱🌱

🌱🌱🌱🌱🌱🌱🌱🌱🌱🌱🌱🌱🌱🌱🌱🌱🌱🌱🌱🌱🌱🌱🌱🌱🌱🌱

Landareen ugalketa

 Nahiz eta ez euki orturik, LH 4. mailako ikasleok balkoian landatu ditugu uraza,tipula,tomate,piper,lekak eta zenbait lore.