2025/05/15

Bigarren eskuko erropen azoka solidarioa

 Eskerrik beroenak denoi Azoka Solidarioan parte hartu izanagatik: gurasoei, ikasleei eta laguntzaile guztiei! Giro aparta sortu zen, eta zuen ekarpenari esker, helburu polit bat lortu dugu: elkartasuna biziberritzea eta elkarri laguntzea.

Poz handiz jakinarazten dizuegu lortutako dirua Bihotzetik Elkarteari emango diogula. Haiek egiten duten lan bikaina babestea izan da gure helburua hasieratik, eta zuen parte-hartzeari esker posible izan da!

Eskerrik asko berriz ere, bihotzez! Hurrengora arte!